Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ali Baba eta 40 lapurrak

Borobil Teatroa

Guztiok aski ezagun dugun istorioa, inoiz ez bezala kontatuta. Ali Baba, Persiako herri batean bizi den egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, zarata izugarri batek beldurtuko du. Zuhaitz baten adarren artean ezkutatu eta 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean gelditzen. Lapurren buruzagiak “ireki zaitez sesamo” esatearekin bat, kobazuloa ireki egingo da. 40 lapurrek ostutako urre zakuak kobazulo barruan utzi eta alde egindakoan, Ali Babak, harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hitzak errepikatuko ditu. “Ireki zaitez sesamo”.

Eta kobazuloa ireki egingo da. Barrura sartu eta aho zabalik geratuko da egur biltzailea. Urrezko txanponez betetako ehundaka zaku daude kobazuloan. Ali Babak ez dio ordea aberastasunaren distirari burua nahasten utziko. Zuhurtziaz jokatu eta zaku gutxi batzuk hartzea erabakiko du. Lapurrek ez dezaten atzeman norbaitek kobazuloko sekretua jakin duela. Etxera iritsi eta zoriontsu bizitzeko moduan izango dira emaztea eta bera hortik aurrera. Baina abentura ez da hor bukatuko. Ali Babaren anaiak, Kassimek, sekretua jakingo du. Eta honek, anaiari ezer esan gabe kobazuloan sartu eta zaku guztiak lapurtzen saiatuko da. Kassim harrapatu egingo dute ,ordea, 40 lapurrek. Eta hortik aurrera, kobazuloko sekretua jakin duena atzematen saiatuko dira. Ali Babak, bere emazte eta  lagunekin lapurren atzaparretatik ihes egitea izango du helburu. Lortuko al du?

 

Antzezleak:Anartz Zuazua, Asier Sota,  Julen Vega

Testuaren egokitzapena:Anartz Zuazua, Asier Sota, Nagore Aranburu

Jantziak:Mónica Cristofoleti

Argiak:Carlos Salaberri

Musika orijinala: Ignacio Perez Marin

Zuzendaria:Anartz Zuazua


Zer
Noiz 2012/12/15
17:00 - 18:30
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal