ALABATXO

Tartean                                                                                        umeendako antzerkia                                                        5€

Laida haurdun dago, laugarren ilabetea bete du haurdunaldiak. Martin senarra eta biak pozez zoratu beharrean daude, jaiotza eguna noiz iritsiko irrikaz. Ilusio ikaragarria dute eta dagoeneko hasi dira imaginatzen nolakoa izango den euren aitamatasuna. Jolasaren bidez haurra izan dutela imajinatuko dute. Kuxin larrosa bat hartu eta alaba bailitzan jokatuko dute.
Zoriona erabatekoa litzateke baldin eta arazo nabarmen eta ageriko bat izango ez balute: Eurekin, etxe berean, Laidaren aita bizi da, Tomas zaharra, gizon ozpindu eta erretxindua. Tomas beti dabil haserre, kexuka, jeloskor, umetuta askotan, bihurri, gehienetan. Martin kokoteraino dago harekin, ezin neurria hartuta, baina ezer gutxi egin dezake haren kontra, aitaginarreba izaki. Laida ere pazientzia galduta dabil aspaldion aitaren gorabeherekin.

Zuzendaritza: Jokin Oregi
Antzezleak: Ana Meabe, Javier Renobales, Jose Ramón Soroiz “Pinpix”



Zer
Noiz 2012/02/11
17:00 - 18:30
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal