Aizkora hotsak goi mendietan
iru pertsonaia, bidaia bat eta azken helburu bat: kotxearen dohaintza Felix Iñurrategi Fundazioan. Abentura honen baitan, euskal kultura ezagutarazteko bi aizkora erakustaldi. Eta argumentu-lerroarekin batera, beste trama bat. Alex Txikon, hiru pertsonaietako bat, kirol erronka garai batean murgilduko da: 8000 metroak gainditzen dituzten bi kolosoren gailurra zapaltzea, G-1 eta
G-2, eta azken zertzelada K-2 mendiaren goraldiarekin ematea. Bi argumentu-lerro bereizi, baina bien artean lotura izendatzaile komun bat dutenak. Kapazak izango ote dira gure pertsonaiak abentura hau arrakastaz burutzeko?