Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Act of god

ertza

ERTZA DANTZA TALDEA

Zuzendaria: Asier Zabaleta

Dantzariak: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Noemí Viana, Asier Zabaleta

8€


Jainkoa gure arduretatik ihes egiteko asmakizun bat al da? Edo askatasunari diogun izua arintzeko adoptatzen dugun modua? Akaso guk gure buruarengan ez sinesteko beste norbaitengan fedea ezartzeko ahalegina? Beldurrari etekina ateratzeko modua, edo aitzitik, beste bizitza batean pentsatzeko esperantza eskuzabala? Batzuentzat herriaren opioa besterik ez dena, besterentzat indarberritu eta kontsolatu egiten duten erritual baltsamikoak dira. Zenbaitentzat sineskeria antolatua dena, beste askorentzat bi-zitzari zentzua ematen dioten arauak sortzeko era bat da. Batetik egintzak, bestetik hauen interpretazioa. ACT OF GOD bien artean kokatzen da, haurrek gauzen zergatiaz galdetzeko duten bakuntasun eta egoskorkeriaz. Zer da egokiagoa? Drama ilunari etsipen kristauaz aurre egitea edo umore beltzez jantzi datorrenari aurka egiteko? Balio al dute garai berrietan gastatuta dauden hitz zaharrek?

Hitza amaitzen den horretan, garrasia gelditzen zaigu soilik. Orro egindako ulua, eta zergatik ez, dantzan egindako oihua.

HARKAITZ CANO


Zer
Noiz 2013/11/15
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal