Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ziklomotorren ITA pasatzeko kanpaina maiatzaren 5ean izango da zezen plazan

2017/04/25

Kanpaina 09:00etatik 14:00etara izango da.

  • Datorren maiatzaren 5ean ziklomotorren ITA pasatzeko beste kanpaina bat jarriko dugu martxan. Zezen plazan izango da, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara, eta interesatuek aurretik izena eman beharko dute bai udaltzaingoaren bulegoan, bai (telefono honetan) 943708424 TELEFONOAN. Inspekzio egunean agiri hauek aurkeztu beharko dira: zirkulazio baimena, ezaugarri teknikoen ziurtagiria,  asegurua eta titularraren NANa. Horretaz gain  27.05 € ordaindu beharko dira.