Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'EYES' da 'Emakumea eta Artea' kartel lehiaketaren irabazlea

'EYES' da 'Emakumea eta Artea' kartel lehiaketaren irabazlea

"EYES" kartel irabazlea.

2017/02/23

Natalie Garrido Acebes eibartarra da aurtengo martxoaren 8ko kartelaren egilea.

Eibarko B​erdintasun Zerbitzuak, Andretxea, Emakumeen Mahaia, Arrate Kultur Elkartea eta Eta Kittoren laguntzarekin, lehen kartel lehiaketa ipini zuen abian martxoaren 8rako. Aukeratutako gaia "Emakumea eta Artea"  da eta kartel irabazlea Natalie Garrido eibartarraren "EYES" izan da.

Erakusketa jasotako kartelekin

Gainera, erakusketa bat antolatuko da jasotako kartelekin. Erakusketa martxoaren 8tik 26ra bitartean egongo da ikusgai Portaleko erakusketa gelan. Martxoaren 8an, berriz, 13:00etan, Portaleko erakusketa gelan sari-banaketa izango da. Saria 400 eurokoa izango da, hiriko dendetan gastatzeko.