Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Valenciaga Oroitzarrearen 46. edizioaren aurkezpena zuzenean ikusi ahal izango da udal web orrian

2017/03/29

Aurkezpena Udaletxeko Udalbatza Aretoan izango da gaur asteazkena, martxoak 29, 20:00etan.

Valenciaga Oroitzarrearen 46. edizioaren aurkezpen-ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango dute herritarrek gaur asteazkena, martxoak 29, ordenagailuz nahiz Internetera konektatutako bestelako gailuen bidez, streaming izeneko teknikaren bidez. Aurkezpena 20:00etan hasiko da.

Ekitaldia ikusi ahal izateko, Eibarko Udalaren webgunera sartu behar da (www.eibar.eus/eu), eta klikatu goiko eskuinaldean egongo den aurtengo kartelaren irudian. Konektatu ostean, zuzenean jarraitu ahal izango da aurkezpena.