Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Liburutegiak ez du mailegu zerbitzua eskainiko azaroaren 11tik 14ra

2016/11/07

Donostiako udal liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoan sartuko dira

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko  liburutegi  eta  erabiltzaile  guztiei  jakinarazten  die  azaroaren  13an  Donostiako  liburutegiak  gestiorako  sistema  informatiko  berrira  aldatuko  direla,  Eusko  Jaurlaritzako  Irakurketa  Publikoko  Sarean  sartuko  direlako.

Beraz,  Liburutegi  zerbitzutik  jakinarazten  dute  aldaketa  horren  ondorioz,  Absysnet  eta  eLiburutegia  ezin  izango  direla  erabili  azaroaren  11tik 14ra  bitartean  (biak  barne).  Egun  horietan,  EIPSeko  liburutegietan  ezin  izango da mailegurik,  berriztatzerik edo katalogaziorik  egin.

Eibarko Liburutegia zabalik egongo da egun horietan baina ez du mailegu zerbitzua eskainiko eta katalogoa ezingo da kontsultatu.