Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Etxebarriako eskultura kendu behar izan du Udalak, bandalismoaren eraginez

Toribio Etxebarriako eskultura kendu behar izan du Udalak, bandalismoaren eraginez

Eskulturaren irudia egindako pintadez.

2017/07/10

Alfa Artek konponduko du eskultura, eta lehenbailehen ipiniko dute bere tokian. Udalak herritarrei eskatzen die gizalegez eta arduratsu joka dezaten.

Eibarko Udalak Toribio Etxebarria kaleko lorategi triangeluarrean (San Andres elizaren alboan daude eskaileretan) kokatuta zegoen eskultura kendu du azken egunotan izandako txikizio batengatik. Harrizko idulki baten gainean kokatuta dagoen brontzezko eskultura da.

Alfa Arte enpresak konponduko du artelana eta ahalik eta azkarren saiatuko dira berriz ere bere lekuan ipintzen. Aurreikuspenen arabera, lanok 1000 euroko kostua (gehi BEZa) izango dute, gutxi gorabehera.

Udalak zentzuz, gizalegez, eta arduratsu jokatzeko eskatu nahi die herritarrei orokorrean, eta txikizioaren erantzuleei bereziki. Halako egoerak gehiago ez errepikatzeko eskatzen du.