Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Etxebarria eta Bidebarrieta eta San Juan kaleen ezkerreko aldea aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantza jada indarrean

2016/09/06

Hilaren 12tik aurrera Ordenantza betetzen ez duten ibilgailuei isuna jarriko zaie.

Toribio Etxebarria kalea eta Bidebarrieta eta San Juan kaleen ezkerreko aldea aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantza jada indarrean dago.

Arau honek gehienez bi ordu aparkatzea lagatzen du. Gidariek doan den tiketa hartu behar dute.

Mugaketa ordutegi honetan izango da: Toribio Etxebarria kalean, astegunetan, astelehenetik larunbatera arte, 07.45etik 13:00ak arte. San Juan eta Bidebarrieta kaleetan, berriz, astelehenetik ostiralera arte, 09:00etatik 20.00ak arte, eta larunbatean, 09:00etatik 13:00ak arte.

Datorren astean tiketa behar den moduan ipintzen ez duten ibilgailuei edo bi ordu baino gehiago aparkatuta daudenei ohar bat jarriko zaie. Datorren astelehenetik aurrera, hilak 12, Ordenantza betetzen ez duten ibilgailuei isuna jarriko zaie.

Ordenantza kontsultatzeko SAKATU HEMEN.