Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Parekidetasun jaiak sustatu nahian, pegatina lehiaketa

2016/05/05

Pegatinak PEGORAn, Herritarren zerbitzurako bulegoan, utzi beharko dira ekainaren 3ko 14:30ak baino lehen.

Eibarko Udalaren Berdintasunaren Batzordeak Jaietan Parekidetasuna bultzatu eta emakumeen parte hartzea sustatu nahian pegatina lehiaketa antolatu du. Pegatinak lema eduki behar du erantsita eta kartazal itxi bat ekarri beharko da. Kanpoaldean lema eta egilearen urteak jarriko dira; barruan, berriz, izena, abizen biak, NANaren kopia, egilearen bizilekua eta telefonoa.

Saria 200 euroko bale bat izango da Eibarko dendetan trukatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.