Osoko Bilkura

2016/09/27
2016ko irailaren 26an egindako bilkuran onartu ziren, besteak beste, Euskararen Plan Estrategikoa 2016-2025 eta Txorroteko uraren kontsumoari buruzko mozioa, Irabazi Taldeak aurkeztutako mozioa animaliei tratu txarrak ematen dizkieten ikuskizunei diru-laguntzarik ez emateko, baita EAJ-PNV Taldeak aurkeztutakoa Udal Gobernuaren Programa aurkezteari buruz ere.

2016ko irailaren 26an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • Eibarko Hiria. Euskararen Plan Estrategikoa 2016-2025.
  • San Andres Fundazio Publikoari baimena ematea herentzia bidez akzioak erosteko.
  • Udal Aurrekontuko diru-laguntzen  Plan Estrategikoaren Eranskina aldatzea eta Udal Aurrekontuko Diru-laguntza izendunen Eranskinaren aldaketa.
  • Oinarriak eta diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena: Enpresa alorreko ekintzailetza bultzatzeko, enpresak sendotzeko eta ondorengotza bermatzeko. Prozedura: zuzeneko diru-laguntza banakako ebaluazio araubidez.

  • Oinarriak eta diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena: Eibarren langabezian edo enplegu-hobekuntzarako egoeran dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko. Prozedura: zuzeneko diru-laguntza banakako ebaluazio araubidez.

  • Udal Aurrekontuaren  Kreditu Gehigarrien 3. Espedientea.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2016ko irailaren 26ko Osoko Bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.