Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osoko Bilkura

2016/05/31

2016ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran onartu ziren, beste gai batzuen artean, Eibarko Garden kolektiboak Hondakinen Mahaiari buruz aurkeztu zuen mozioa. Halaber, erdibideko mozio bat onartu zen herritarren parte-hartzean aurrerapausuak emateko benetako erabakiak hartzeari buruz.

2016ko maiatzaren 30ean egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2016ko Udal Aurrekontuko Kontu sailen arteko Transferentzien Bigarren espedientea.
  • 2016eko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien aurreneko espedientea.
  • Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren Eranskina eta Diru-laguntza Izendunen Eranskina aldatzeko proposamena.
  • Eibarko Garden kolektiboak Hondakinen Mahaiari buruz aurkeztu duen mozioa.
  • EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Irabazik aurkeztutako erdibideko mozio bat herritarren parte-hartzean aurrerapausuak emateko benetako erabakiak hartzeari buruz.

Onartu ziren lehenengo hiru puntuen irizpenak ikusteko SAKATU HEMEN.

Bestalde, Osoko Bilkuran onartutako mozioen informazio guztia eskuratzeko SAKATU HEMEN.