Osoko Bilkura

2016/04/26
2016ko apirilaren 25ean egindako bilkuran onartu ziren, beste gai batzuen artean, ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantzaren testu bateratuaren hasierako onespena, 2016ko Aurrekontu Orokorraren behin betiko onarpena edota “Ipurua” Kirol Ekipamenduko Sistema Orokorraren Plan Bereziaren aldaketarena.

2016ko apirilaren 25ean egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • María Jesús Aguirre Unceta eta Jon Iraola Iriondo zinegotzien izendapenak.
  • Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantzaren testu bateratuari hasierako onespena ematea EAJ-PNV Taldeak proposatutako aldaketarekin.
  • Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergaren Ordenantzaren aldaketa onartzea.
  • Aintzat ez hartzea Juan Luis Tueros Ormaetxea jaunak, La Plazoleta bizilagunen elkarteko lehendakariak aurkeztutako alegazioak, Eibarko 2016ko Aurrekontu Orokorraren inguruan. Era berean, behin betiko onarpena ematea Eibarko Udalaren 2016ko Aurrekontu Orokorrari, hasierako onespenean adierazitako era hartan.
  • Eibarko Udalaren eta Visesa sozietate publikoaren arteko hitzarmena Eibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Txonta 125. JI Eremuaren antolamendua kudeatzeko eta gauzatzekoa.
  • Behin-betiko onespena ematea “Ipurua” Kirol Ekipamenduko Sistema Orokorraren Plan Bereziaren aldaketari.

Bestalde, Udalbatzak, Imesa-ren Batzar Nagusi legez, 2015. urteko jardunaldiari zegozkion kontuak onartu zituen.

Osoko bilkuran hartutako erabakiak kontsultatzeko SAKATU HEMEN.