Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osoko Bilkura

2016/01/26

2016ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran onartu ziren, beste gai batzuren artean, EAJ-PNVk, Irabazik eta EH-Bilduk Gardentasun eta Parte-hartze Batzorde Aholkulari bat eratzeko aurkeztu zuten erdibideko zuzenketa eta EH-Bilduk aurkeztu zuen mozioa, Eusko Jaurlaritzak Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen gastu osoa bere gain har dezan eskatzekoa.

2016ko urtarrilaren 25ean egindako Osoko Bilkuran Eibarko EAJ-PNV, Irabazi eta EH Bildu udal taldeek Gardentasun eta Parte-hartze Batzorde Aholkularia sortzeari buruzko mozioari aurkeztu zuten erdibideko zuzenketa onartu egin zen, beste gai batzuren artean. Gauzak horrela, mozioa ontzat eman zen. Halere, PSE-EEk kontrako botoa eman zuen.

Bestalde, EH Bildu Udal Taldeak aurkeztu zuen mozioa aurrera atera zen, Eusko Jaurlaritzak Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen gastu osoa bere gain har dezan eskatzekoa. Hala, Eibarko Udaleko Udalbatzarrak ondokoa adostu zuen: Eusko Jaurlaritzari Eibarko GLL-en behar osoaren estaldurara iristeko behar diren 76.565,27€-ren ordainketa eskatzea. Eta, aldi berean, urtarrilaren 18ko Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen 4/2011 Dekretuaren IV Kapituluaren (Finantziazioa eta Transferentziak) 32. artikulua aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzari Udalei kontzeptu honetan baliabideak banatzeko irizpideak premiaz berrikusi eta egokitzeko eskatzea, Udalen behar errealetara doitzeko. EH-Bilduk, PSE-EEk eta Irabazik aldeko botoa eman zuten eta jeltzaleak abstenitu egin ziren bozketan.

2016ko urtarrilaren 25eko bilkuran onartutako beste gai batzuk honako hauek izan ziren: 2015eko udal aurrekontuko kontu sailen arteko transferentzien hamalaugarren espedientea; diru-laguntza deialdi eta Oinarri berriak onartzeko proposamena: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako ematen duen laguntza-esparruaren barruan beharginak kontratatzekoa (PSE-EEk, EAJ-PNVk eta EH-Bilduk aldeko botoa eman zuten eta Irabazik kontrakoa); 2012ko abenduaren 10eko Hitzarmenaren Aldaketari behin betiko onarpena ematea. Hitzarmen hori Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren eta Eibarko Udalaren artean egindakoa da, Eibar udalerriko Txonta sektorean hiri-berroneratzekoa eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzekoa (PSE-EEk -10- eta EH-Bilduk -5- aldeko botoa eman zuten, EAJ-PNV abstenitu egin zen eta Irabazik kontrako botoa eman zuen).

Aitzitik, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko edo, zehaztuz, 25 urte edo gehiago duten ibilgailuetarako zergaren kuotako % 100eko hobaria kentzeko aldaketari buruzko proposamena ez zuen onartu Udalbatzak. PSE-EEk kontrako botoa eman zuen (10 boto), EAJ-PNVk (5) eta Irabazik (1) aldaketaren alde bozkatu zuten eta EH-Bildu abstenitu egin zen (5) bozketan, beraz, Ordenantza Fiskalaren aldaketak ez zuen behin betiko onespenik eskuratu, eta, horren ondorioz, indarrean dagoen testua da indarrean dirauena. 

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.