Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osoko bilkura

2017/06/27

2017ko ekainaren 26an egindako bilkuran onartu ziren, besteak beste, 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien aurreneko espedientea, Udal Talde guztiek aurkeztutako mozioa Eibarren egiten den glifosatoaren erabilerari buruzkoa, baita Eibarko EAJ-PNVaren mozioa Udalbus zerbitzua hobetzeko ere.

2017ko ekainaren 26an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2017ko apirilaren 12an eta 14an Udalbatzak egindako bilkuretako akta-zirriborroak.
  • 2017ko Udal Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien aurreneko espedientea.
  • Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren Eranskina ldatzeko proposamena.
  • Diru-laguntza izendunen Eranskinaren aldaketa onartzeko proposamena.
  • Eibarren langabezian edo enplegu-hobekuntzarako egoeran dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko Oinarriak eta diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena. Prozedura: zuzeneko diru-laguntza banakako ebaluazio araubidez.
  • Udal  Talde guztiek aurkeztutako mozioa Eibarren egiten den glifosatoaren erabilerari buruzko, Irabazik aurkeztutakoaren aurrean. Aho batez onartu zen.
  • Eibarko EAJ-PNVaren mozioa Udalbus zerbitzua hobetzeko. Aho batez onartu zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2017ko ekainaren 26ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.