Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Osoko Bilkura

Osoko Bilkura

2017ko otsailaren 27ko udalbatza.

2017/02/28

2017ko otsailaren 27an egindako bilkuran onartu ziren, besteak beste, Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, Eibarko Udala Gipuzkoako lurralde historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzeko eta PSE-EE eta EH-BILDUK aurkeztutako mozio alternatibo bat eta Eibarko EAJ-PNVak aurkeztutako beste bat.

2017ko otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

  • 2016ko abenduaren 26an Udalbatzak egindako bilkurako akta-zirriborroa.
  • Eibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, Eibarko Udala Gipuzkoako lurralde historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzeko. Aho batez onartu da. Bestalde, Udal honek herritarren partaidetzarako erakunde arteko espazioan izango dituen ordezkari hauek izendatzea: Ana Telleria andrea eta Leire Abanzabalegui andrea. Aldeko botoak: 15 (PSE-EE eta EH-Bildu); kontrakoak: 5 (Eibarko EAJ-PNV) eta Irabaziren abstentzioa.
  • Kirol Patronatuko presidenteak egindako proposamena Kiroletako Udal Patronatuaren Batzorde Iraunkorreko kidea izendatzeko. Igone Lamarain (EH-Bildu) zinegotzia izendatu dute Kirol Patronatuko Batzorde Iraunkorreko kide. Aldeko botoak: 15 (PSE-EE eta EH-Bildu); Kontrako botoak: 6 (Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi).
  • Udal honek Debabarrreneko Mankomunitatearen Batzarrean duen ordezkaria ordezkatzea. Jon Iraola (PSE-EE) zinegotzia izendatu dute Debabarreneko Mankomunitatearen Batzarreko kide aldeko 16 aldeko botoekin (PSE-EE, EH-Bildu eta Irabazi) eta Eibarko EAJ-PNVaren aurkako 5 botoekin.
  • Langile sartu berriei ordainsari-maila esleitzeko proposamena. Aho batez onartu da.
  • Mozio alternatiboa, kontratazioko klausula sozialen jarraipena eta ebaluazioa egiteko batzorde tekniko bat sortzeari buruz IRABAZI taldeak aurkeztu duen kontrol-mozioaren aurrean PSE-EE eta Eibarko EH-BILDUK aurkezten dutena. Testu alternatiboa onartu da 20 botorekin (PSE-EE, EH-Bildu eta Eibarko EAJ-PNV). Irabazi, berriz, abstenitu egin da.
  • Eibarko EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozio alternatiboa  EH BILDU udal taldeak aurkeztutakoa mozioari, San Juan jaietako barraketan musika eta irudi irizpideak ezartzeko. Aho batez onartu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2017ko otsailaren 27ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.