Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ondasun higiezinen zerga (OHZ)

2015/07/13

Bankuetan helbideratutako erreziboak.

Udalak 2015eko ekainaren 30ean kobratu ditu bankuetan helbideratuta zeuden erreziboak.

Aurten, erreziboak, beste gauza batzuen artean, zerga dagokion etxebizitzaren edo lokalaren helbidea eta katastro-balioa ere jasotzen ditu.

Bankuak bidali dizun errezibo horrek balio dizu ordainketa-egiaztagiri bezala. Datu gehiago ikusi nahi badituzu, sar zaitezke Interneten eta http://dokumentuak.gipuzkoa.net  sakatu ondoren, zure NANa eta bankuaren erreziboan azaltzen den erreferentzia eta kodea emanda, datu guztiak ikusteko aukera izango duzu.  Beraz, erreziboa kontsultatu, inprimitu edo/eta gorde dezakezu.

Interneten sartzeko aukerarik ez baduzu, deitu PEGORAra. Hauxe duzu horko telefono-zenbakia: 943708400 / 010.  Bertara etorriz gero, errezibo osoaren kopia emango dizugu. Eta ez hori bakarrik: errezibo horiek hemendik aurrera zure helbide fiskalera bidaltzea ere eska dezakezu.