Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2017/03/31

2017ko martxoaren 31n.

Asteburuan hainbat ekintza izango dira. Alegia, larunbatean Duatloia jokatuko da, eta igandean Valenciaga Oroimenezko Txirrindulari Lasterketa. Horiek direla-eta ondorengoak izango dira trafikoan egongo diren aldaketak:

Larunbatean, apirilak 1:

Proba arratsaldeko bostak laurden gutxitan hasiko da eta toki hauetan ez da aparkatzerik izango: San Juan kalean, eskumako aldean, 1. eta 9. zenbakien artean; Ego-Gain kalean, ezkerreko aldean eta Julian Etxeberria kalean, 4 eta 6. zenbakien parean. Saihesbidea itxita egongo da trafikoarentzat, sektore ziklista korritzen den bitartean, gutxi gorabehera bostak eta seiak artean.

Igandean, apirilak 2:

Goizeko lehen ordutik aurrera ez da aparkatzerik izango Bidebarrieta kalean,  1 zenbakitik San Agustin kalearen dagoen bidegurutzeraino bi aldeetan, eta Bidebarrieta kaleko ezker aldean, San Agustin kaletik Merkatu plazaraino. Irteera 09:00etan izango da Calbetón kalearen hasieran, eta helmugaratzea eguerdiko ordu bata aldera, Biderrieta kalean, 2. zenbakiaren parean, izango da. Txirrindulariak Azitaindik sartuko dira eta kontrako noranzkoan joango dira Karmen, Urkizu eta Bidebarrieta kaleetatik

Eguerdiko hamabiak eta laurden aldera lasterketa Ermutik sartuko da eta Izuarantz joango da.

Bestalde, astelehen goizean, garbiketa(ko) lanak egingo dira Torrekua kalean dagoen tunelean. Hori dela-eta, goizeko zortzietan itxi egingo da trafikoarentzat. Ibilgailuak Barrenenguatik Legarre kalean dagoen errotondara joan beharko dira.