Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2017/02/24

2017ko otsailaren 24an.

  • Gaur, ostirala, iluntzeko zortzietan, Kaldereroen Kalejira irtengo da Urkizutik.
  • Larunbatean, erdigunea oinezkoentzat eguerdiko hamabietan egingo da.
  • S.D. Eibarren eta Malagaren arteko futbol partida dela-eta, bihar, larunbata, ezin izango da ohiko tokietan aparkatu.
  • Igandean, XL. Udaberrri Saria txirrindulari lasterketa, jokatuko da. Lasterketa goizeko hamarrak laurden gutxitan abiatuko da Untzagatik. Helmuga Bidebarrieta kalean, 2. zenbakiaren parean  egongo da eta txirrindulariak eguerdiko hamabiak inguruan helduko dira bertara. Txirrindulariak Azitaindik sartuko dira eta Loiolatik gora, kontrako noranzkoan, Karmen, Urkizu eta Bidebarrieta kaleak zeharkatuko dituzte. Hori dela-eta, ezin izango da aparkatu Bidebarrieta kaleko bi aldeetan, San Andres Parrokiatik Julian Etxeberria kalera arteko tartean.
  • Igandean, Astelena Frontoian jokatu behar diren pilota partidak direla-eta, Egiguren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko tokietan ez da aparkatzerik izango.  
  • Astelehenean, garraio berezi batek 32 metroko habe bat ekarri behar du Azitain Poligonoko goiko aldean (Erizono inguruan) eraikitzen ari diren enpresa batentzat. Hori dela-eta, kamioiaren igarotzea ahalbideratzeko, poligonoko toki batzuetan ezin izango da aparkatu.