Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2017/02/17

2017ko otsailaren 17an.

  • Gogoratu, Neguko Beherapenen Azoka dela-eta, Toribio Etxebarria kalea ez dela trafikoarentzat zabalduko gaur eta bihar.
  • Gaur arratsaldean eta bihar, larunbata, ez da aparkatzerik izango Eulogio Garate kalean, Portaleak kale honetatik daukan sarreraren aurrean, izan ere, Kezka Dantza Taldeak bertan materiala utzi behar du. Aratusteei hasiera emateko dantza talde honek Koko-dantzak egingo ditu zapatuan.
  • Igandean, Astelena Frontoian jokatu behar diren pilota partidak direla-eta, Egiguren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko tokietan ez da aparkatzerik izango.  
  • San Kristobal kaleko beheko aldean Ur-Zerbitzuak egin (izan) dituen kanalizazio lanak amaitu ondoren, astelehenean goiko aldekoak hasiko dira. Hori dela-eta, bi astetan zehar, kalea itxita egongo da trafikoarentzat 9. eta 23. zenbakien artean.