Oharrak
2017/01/12
2017ko urtarrilaren 12an.
- S.D. Eibarren eta Osasunaren arteko Kopa futbol partida dela-eta, gaur ezin izango da ohiko tokietan aparkatu.
- Gaur arratsaldean ez da aparkatzerik izango Bista Eder kalean, Portalea aurrean, Gipuzkoako Eritasun Neuromuskularren Elkarteak (GENE) hilabetero egiten duen bilera egin behar baitu.
- Gaur, Santaiñes eta Indalezio Ojanguren kaleetan asfaltatzeko lanak egiten ari dira. Bihar lurrean seinaleztapena margotzeko lanak egin behar dituzte. Hori dela-eta, kale horiek itxita egongo dira trafikoarentzat.