Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oharrak

2016/03/02

2016ko martxoaren 2an.

Bihar, osteguna, ezin izango da aparkatu toki hauetan:

  • Ipuruako futbol zelaian, “Escocia la Brava” tribunaren ondoan, iragarki-taulak deskargatu behar baitituzte. Ostiralean ere ez da aparkatzerik izango toki horretan.
  • Urkizu Pasealekuan, 5. eta 7. zenbakien artean dagoen etxartean, kamioi-garabi bat ipini behar baitute.
  • Ur Zerbitzuak lanak egiten ari dela-eta, Barrena kalean, 10. zenbakiaren parean. Debeku hau ostiralera arte izango da.
  • Eulogio Garate kaleko bi toki(e)tan. Batean aldamio bat jartzeko, eta bestean, Portalea sarreraren aurrean, hainbat material deskargatu behar baitituzte.