Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lan eskaintza: Liburutegiko teknikaria edo Liburutegiko laguntzailea

2015/11/13

Izena emateko epea 2015eko azaroaren 24an amaituko da.

Lanpostuaren deskribapena:  

  • Jose Antonio Artamendiren familiak emandako bildumaren azterketa egitea Liburutegiko bildumaren zati izango den hautaketa egiteko.
  • Liburutegiko bilduman onartuko ez den funtsa Lege-Gordailura edo beste liburutegietara eskainiko da.

  • Emandako materialaren erregistroa, katalogazioa eta sailkapena egitea, baita publiko zabalaren esku uztea ere.
  • Liburutegiko katalogoan erregistroak egitea, eta, aldi berean, Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sareko katalogoan.
  • Fondo bibliografikoaren zabalkundea egitea.

Betebeharreko baldintzak:

Langabezian dagoen emakumea izatea honako ezaugarri hauekin:

  • Bibliotekonomian Diplomatua, Lizentziatua edo Gradua izatea edota liburutegiren batean katalogazio eta sailkapen lanak egin izan dituen pertsona.
  • Sailkapen Arauen ezagutzak izatea.
  • SHU (Sailkapen Hamartar Unibertsala) dokumentuen sailkapen sistemaren ezagutzak izatea.
  • Gaien sailkapenereko ezagutzak izatea.
  • Absysnet liburutegien kudeaketako programaren ezagutzak izatea edo horren antzeko beste batena.
  • 2. H.E. Administrazio Publikoan.
  • Eibarren erroldatua izatea baloratuko da.
  • 35 urte edo gutxiago dituen lanbagetua izatea.
  • 45 urtetik gorakoak, lan eskaintza honen baino 6 hilabete lehenago inskribatuta izatea.
  • Epe luzeko langabetuak izatea, hau da, lan eskaintza honen aurreko 18 hilabeteetan, gutxienez, 12 hilabetez inskribatua egotea.
  • Baztertze-arriskuan dauden emakumeak.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta bizikidetza unitateko pertsonak.
  • Minusbaliotasuneko pertsonak
  • Familia ardurak dituzten emakumeak.
  • Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak.

Baloratuko diren baldintzak:

  • Frantseseko eta filosofiako ezagutzak izatea.

Kontratu-mota: obra eta zerbitzua

Kontratuaren iraupena:  5 hilabete

Lanaldi mota:  lanaldiaren % 53

Lanean hasteko data: berehala

Interesa duten pertsonek Lanbiden (943 023 802) izena eman behar dute 2015eko azaroaren 24a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162015009881.