Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lan eskaintza: Itzultzailea

2016/11/07

Izena emateko epea 2016ko azaroaren 15era arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Administrazio-agirien itzulpena. Euskaraz idatzitako testuen zuzenketa lanak. Udal webgunerako testuen itzulpenak eta zuzenketak.

Betebeharreko baldintzak:

  • Gutxienez, 6 hilabeteko lan esperientzia
  • Euskararen eta gaztelaniaren ezagutza handiak
  • Itzulpengintza eta Interpretazio Gradua edo Euskal Filologian lizentziatua, itzulpengintzan espezializazioarekin edota beste titulazioak
  • Eibarren erroldatua izatea baloratuko da
  • 35 urte edo gutxiago dituen lanbagetua
  • 45 urtetik gorakoak, lan eskaintza honen baino 6 hilabete lehenago inskribatuta izatea
  • 55 urtetik gorakoak
  • Epe luzeko langabetuak izatea, hau da, lan eskaintza honen aurreko 18 hilabeteetan, gutxienez, 12 hilabetez inskribatua egotea
  • Baztertze-arriskuan dauden pertsonak. (2016-06-16ko EHAAn araututakoaren arabera EBAZPENA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena)
  • Minusbaliotasuneko pertsonak
  • Familia ardurak dituzten emakumeak (ezgaituak diren senar edo 26 urtetik beherako seme alabak izatea)
  • Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak

Kontratu-mota:

  • Obra eta zerbitzua

Kontratuaren iraupena:

  • 5 hilabete

Lanaldi-mota eta ordutegia:

  • Lanaldi osoaren % 50

Lanean hasteko data:

  • Berehala

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2016ko azaroaren 15a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162016008544.

Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu edo Lanbideko web orrira jo dezakete.