Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lan eskaintza: Artxibo teknikaria

2015/07/21

Izena emateko epea 2015eko irailaren 1erarte egongo da zabalik.

Betebeharreko baldintzak:

  • Artxibo edo Dokumentazioan Graduondoa.
  • Historian Gradua edo Lizentziatura, ISAD (G) arauaren ezagupenekin.
  • Eibarren erroldatuta izatea baloratuko da.
  • 35 urte edo gutxiago dituen lanbagetua izatea.
  • 45 urtetik gorakoak, lan eskaintza honen baino 6 hilabete lehenago inskribatuta izatea.
  • Epe luzeko langabetuak izatea, hau da, lan eskaintza honen aurreko 18 hilabeteetan, gutxienez, 12 hilabetez inskribatua egotea.
  • Baztertze-arriskuan dauden pertsonak.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta bizikidetza unitateko pertsonak.
  • Minusbaliotasuneko pertsonak.
  • Familia ardurak dituzten emakumeak.
  • Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak.

Kontratu-mota: Obra eta zerbitzua, 5 hilabete (% 53aren lanaldian).

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2015eko irailaren 1a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162015004807.