Eibarko Udalak kontzentrazio isila antolatu du Parisko atentatuak gaitzesten dituela erakusteko

2015/11/15
Azaroaren 16an, astelehena, 12:00etan, Untzaga plazan.

Eibarko Udalak eibartar guztioi datorren astelehenerako, azaroak 16, antolatu duen bost minutuko kontzentrazio isilera gonbidatu nahi zaituzte, Parisen gertatutako atentatuak irmotasunez gaitzesten dituela erakusteko eta, aldi berean, biktimen senideei eta adiskideei elkartasuna adierazteko. Kontzentrazioa 12:00etan izango da, Untzaga plazan.