Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kabulen, Espainiako Enbaxadaren ondoan, gertatutako atentatua gaitzesteko kontzentrazio isila antolatu du Udalak

2015/12/14

Abenduaren 14an, astelehena, 12:00etan, Untzaga plazan.

Eibarko Udalak eibartar guztioi gaurko, abenduak 14, antolatu duen bost minutuko kontzentrazio isilera gonbidatu nahi zaituzte, ostiralean, Kabulen, Espainiako Enbaxadaren inguruan, gertatutako atentatua bete-betean gaitzesteko, non bi polizia-agenteen bizitzarekin bukatu zuten. Azkeneko hilabetean Parisen eta Malin gertatutako atentatuen ondorioz egin duen moduan, Udalak eraso terrorista berri hau guztiz arbuiatzen duela erakutsi nahi du eta, aldi berean, biktimen senideei eta adiskideei elkartasuna adierazi nahi die. Kontzentrazioa 12:00etan izango da, Untzaga plazan.