Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jordanian, Yemenen eta Turkian gertatutako atentatuak gaitzesteko kontzentrazio isila antolatu du Udalak

2016/12/19

Gaur astelehena, abenduak 19, 12:00etan, Untzaga plazan.

Eibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu, gaur astelehena, abenduak 19, antolatu duen bost minutuko kontzentrazio isilera asteburuan Jordanian, Yemenen eta Turkian izan diren atentatu odoltsuen aurrean, eta erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, Eibarko Udalak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Kontzentrazioa 12:00etan izango da, Untzaga plazan.