Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Jana ez da txantxa" III. Bazkari Solidarioa hartuko du Untzaga plazak urriaren 15ean

2016/09/28

Peruko Piurako hainbat nekazari-komunitateri laguntzeko asmoz antolatu da bazkaria.

Urriaren 15ean hirugarrenez egingo da "Jana ez da txantxa" bazkari solidarioa Eibarren, Untzaga plazan ipiniko duten karpan, Peruko Piurako hainbat nekazari-komunitateri laguntzeko asmoz. Ekimen horren antolatzaileak Egoaizia eta Aldatzen elkarteak dira. Ekimenari bere babesa emateko Elena Arzak sukaldaria izan da gonbidatua aurten.

Aipatutako egun horretan, 14:00etan hasiko den bazkaria prestatzeko bidezko merkataritzako osagaiak erabiliko dituzte. Aurrekoetan bezala, arroza prestatuko dute, Peruko norbaitek lagunduta. Horrez gain, 12:00etan umeendako sukaldaritza tailerra ere egongo da. Ekitaldiak elkarte gastronomikoen eta Eibarko Udalaren laguntza dauka, besteak beste.

Txartelak Kultu, Koskor, Kontent, eta Guridi tabernetan, Villalba supermerkatuan eta Aldatze ikastetxean ipini dituzte salgai,10 eurotan -7 eurotan ume, jubilatu eta langabetuentzat-. Aurten ere "Plato Zero" delakoarekin, txartela erosi eta bazkarira joan barik ere laguntzeko aukera dauka jendeak.