Xabier Arrieta izan da San Juanetako pegatina lehiaketaren irabazlea

2016/05/18
"Txikito bat eta kito" izenburupean, jaiak umorez eta osasuntsu bizitzeko asmoa erakusten du.

Urtero legez,  "ALKOHOL GEHIEGI EZ EDATEKO UMORE KUTSUA DAUKAN PEGATINA” lehiaketa burutu da Eibarren eta irabazlea Xabier Arrieta Aldazabal izan da.  "TXIKITO BAT ETA KITO" dio pegatinak eta jaiak umorez baina osasuntsu bizitzeko asmoa erakusten du. San Juan jaietan banatuko da pegatina hau drogomenpekotasunak prebenitzeko beste ekimen batzuekin batera.

Lehiaketaren akta ikusteko SAKATU HEMEN.

 

 

Xabier Arrieta izan da San Juanetako pegatina lehiaketaren irabazlea

Xabier Arrieta da pegatina irabazlearen egilea.