Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jai Parekideak

Jai Parekideak

Pegatina irabazlea.

2016/06/14

Eibarko Udalaren Berdintasun Zerbitzuak, Andretxeak eta Emakumearen Mahaiak sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina antolatu dute Sanjuanak jai parekideak izan daitezen.

Horretarako, hainbat jarduera antolatu dira ekainaren 18an eta 23an. Halaber, Pegatina lehiaketa ospatu da "San Juan Jai Parekideak" izenburupean; irabazlea Eva Perosanz Moral izan da.

Ekainaren 18an, larunbatean, Furia Rapera feministak “Matxismotik harago badago bizitza musikan” hitzaldia eskainiko du, 11:00etatik 13:00etara, Andretxean. Solasaldia hiritar guztiei zuzenduta egongo da.

Amaitzeko, ekainaren 23an, osteguna, Batukada Feminista antolatu da hirian zehar, 18:00etatik aurrera.