Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Istanbulen, Kairon eta Somalian gertatutako atentatuak gaitzesteko kontzentrazio isila antolatu du Udalak

2016/12/12

Abenduaren 13an, asteartea, 12:00etan, Untzaga plazan.

Eibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu, bihar, abenduak 13, antolatu duen bost minutuko kontzentrazio isilera asteburuan Istanbul, Kairo eta Mogadiscio hiribuetan izan diren atentatu odoltsuen aurrean, eta erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, Eibarko Udalak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Kontzentrazioa 12:00etan izango da, Untzaga plazan.