'Gurasoak Martxan' programaren ikastaro berria antolatu du Gizartekintza Sailak

2016/11/10
'Familia eta eskola' izenburupean, ikastaroa Haur eta Lehen Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago. Hiru saio ezberdinetan eskainiko da Portalean, azaroaren 15ean eta 22an eta abenduaren 1ean.

Eibarko Udalaren Gizartekintza Sailak 'Gurasoak Martxan' programaren barruan ikastaro bat antolatu du, Portalean. Parte hartzeko jarduera hauetan, derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan, bai ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua da seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea. BAIKARA Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko Garbiñe Arrizabalagak bideratuko ditu taldeak.

Ikastaroa Haur eta Lehen Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago. Guztira, hiru saio eskainiko dira:

1. saioa (azaroak 15)

  • Umearen garapena eta bere etapak
  • Nortasunaren garapena
  • Gurasoen hezkuntza estiloak eta horren eragina portaeran

2. saioa (azaroak 22)

  • Emozioak familian eta elkarbizitza familiarrean eragina
  • Kulturen arteko bizikidetza

3. saioa (abenduak 1)

  • Familia-eskola arteko harremana: kolaborazio estrategiak, ikasteko motibazioa
  • Jarrera positiboak sustatzea familian eta eskolan

Hiru saioak gazteleraz eskainiko dira Portalean (2. solairuan) azaroaren 15ean eta 22an eta abenduaren 1ean, 18:00etatik 20:00etara.

Interesa dutenek ikastola edo ikastetxe bakoitzeko gurasoen elkartean eman beharko dute izena edo gizartekintza@eibar.eus helbidera mezu bat bidalita.