'Gurasoak Martxan' ekimeneko jardueretan parte hartzeko inskripzio guztiak onartu dira

2015/11/06
'Eskumen emozionalak' jarduera, azaroaren 9an eta 17an izango da Portaleako 2. solairuan, 18:30etik 20:30era.

Gurasoak Martxan ekimeneko jardueretan parte hartzeko inskripzio denak onartu egin dira. Lehenengo jarduera, "Eskumen emozionalak" deritzona, azaroaren 9an eta 17an izango da Portaleako Kultura Etxean (2. solairuan), 18:30etik 20:30era. Bertan landuko diren edukiak honako hauek dira: adimen emozionala; seme-alabak ulertzea; jokuaren garrantzia; beldurrak eta kezkak haurtzaroan; haserrea nola kudeatu eta afektibitatea hezitzen.