Ezpondak garbitzeko eta sastrakak kentzeko plana ipiniko da martxan aurten ere mendoitzetan eta hiriko hormetan

2016/09/30
Udalak enkantera atera du 60.000 euroan (BEZa barne); herbizidak ezarriko dira eta datorren urteko urtarrila eta abendua bitartean garatuko da.

Interesa duten enpresek urriaren 25era arte aurkez ditzakete beren proposamenak.

Bestalde, Udalak lehiaketara atera du 39.000 euroan (BEZa barne) urte-sasoiko loreen horniketa Eibarko kaleetako lorategi eta jardinerentzat. Kasu honetan ere, eskaintzak aurkezteko epea urriaren 25era arte dago zabalik.