Ezohiko Osoko Bilkura

2016/07/15
2016ko uztailaren 14an egindako bilkuran onartu ziren 2015eko Kontu Orokorra eta Udal Inbentarioa onartzeko proposamena (2015 abenduaren 31n).

2016ko uztailaren 14an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:

1.- 2015eko Kontu Orokorra onartzea: Lehenengo atal honetan PSE-EEko 10 kideek aldeko botoa eman zuten eta gainontzeko udal taldeak (EH Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi) abstenitu egin ziren.

2.- Udal Inbentarioa onartzeko proposamena (data: 2015 abenduak 31). Aurreko atalean bezala, PSE-EE Udal Taldea aipatutako proposamenaren alde agertu zen eta Udaleko beste alderdiak (EH Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi) abstenitu ziren.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

2016ko uztailaren 14ko Ezohiko Osoko Bilkura ikusteko SAKATU HEMEN.