Ezohiko Osoko Bilkura

2015/11/15
2015eko azaroaren 13an egindako bilkuran onartu ziren, besteak beste, EH-Bilduk, EAJ-PNVk eta Irabazik aurkeztu zituzten tasen eta zergen inguruko aldaketak.

Udal Korporazioak 2015eko azaroaren 13an egindako ezohiko osoko bilkuran onartu zituen EH-Bilduk, EAJ-PNVk eta Irabazik 2016. ekitaldirako Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen inguruan egin zituzten aldaketa proposamenak.

Alde batetik, EAJ-PNVk aurkeztutako proposamenen artean, 2016an, orain arte 25 urte baino gehiago dituzten ibilgailuei ezartzen zitzaizkien hobariak ezabatu egingo dira, eta ibilgailu historikoendako, ordea, mantenduko dira. Gainera, zerga kuotaren % 75eko hobari fiskala izango dute ibilgailu elektrikoek, hibridoek eta gasekoek. Bestalde, ez zituzten onartu Ibilgailuen Zergaren murrizketa eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren % 50eko errekarguaren ezabapena beren etxebizitzak hutsik dituzten jabeendako. Azken puntu horretan PSE-EEk, EH-Bilduk eta Irabazik kontrako botoa eman zuten.

Jarraian, EH-Bilduk aurkeztutako proposamenen artean, honako aldaketa hau onartu zen: etxebizitza bat hutsik dagoela kontsideratzeko, uraren kontsumo minimoa 5 metro kubikotik 8 metro kubikotara handitzea. Hala, etxebizitza baten jabe den edonor Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzetik libre geratuko den edo ez jakingo da. Gainera, aho batez onartu zen honako proposamen hau: udal intereseko irabazi-asmorik gabeko elkarteek 300 euroko ordainketa egitea Coliseo Antzokia erabiltzeagatik.

Irabazi taldeak egindako proposamenari dagokionez, etxebizitza utzak dituzten entitate finantzarioei, kutxazain automatikoak izateagatik duten tasa igotzearena,  -igoera hau, etxebizitza utzengatik ordaindutako ondasun higiezinen gaineko zerga baino hamar aldiz handiagoa izango da-, aho batez onartu zen gaia baloratuko dela 2016ko aurrekontu ekitaldian.

Aurreko ostiralean onartu ziren beste proposamen batzuk honako hauek dira: Musika Eskolan ematen diren eskolen tasak arautzen dituen Ordenantza arauemailearen "familia-unitate" kontzeptua aldatzea; Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren tarifak gaurkotzea; San Andres nagusien egoitza Fundazio Publikoari 120.000 euroko kreditu gehigarria ematea; Isasi-Markeskoa jauregia Udako Euskal Unibertsitateari erabiltzen lagatzeko hitzarmena luzatzea; Elgoibarko Udalari enplegua sustatzeko toki ekintzetarako kudeaketa egiteko ahalmena ematea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, SAKATU HEMEN.