Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EuskoTrenek zerbitzuen aldaketak egingo ditu bere lineetan irailaren 1ean

2015/08/31

Debabarrena eta Urola Kostako lineetan neguko ordutegia berrerazarriko da; Eibarko autobusen Geltokiko geralekua kendu egingo da Ermua-Donostia lineako zerbitzu guztientzako; Eibartik Arraterako zerbitzua kendu egingo da astelehenetik ostiralera.

  • EuskoTrenek jakinarazten du, irailaren 1ean, Debabarrena eta Urola Kostako lineetan neguko ordutegia berrerazarriko dela, Eibarko 7:20ko eta Donostiako 14:30eko zerbitzu gehigarriak barne.
  • Irailaren 1ean, Eibarko autobusen Geltokiko geralekua kendu egingo da Ermua-Donostia lineako zerbitzu guztientzako, geralekuak Untzagara eramanez Donostiarako noranzkoan, eta San Joanera Ermurako noranzkoan. 
  • Irailaren 1ean, Eibar eta Arrate arteko astelehenetik ostiraleko lanegunetako zerbitzua kendu egingo da.

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 902.543.210 telefono zenbakira edo SAKATU HEMEN.