Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Elkarretaratze isila gaur osteguna, 12:00etan, Normandian izandako atentatua dela-eta

2016/07/28

Eibarko Udala Normandian izandako atentatua dela-eta, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) egindako 5 minutuko elkarretaratze isilerako deialdira gehituko da. Gaur eguerdian izango da, Udaletxearen parean.

Eibarko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Normandian izandako atentatuaren aurrean. Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

Une latz honetan, Eibarko Udalak besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkie Normandiako eskualdeari eta Frantziako herri osoari.