Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak kontzentrazio isila antolatu du Maliko atentatua gaitzesten duela erakusteko

2015/11/21

Azaroaren 23an, astelehena, 12:00etan, Untzaga plazan.

Eibarko Udalak eibartar guztioi datorren astelehenerako, azaroak 23, antolatu duen bost minutuko kontzentrazio isilera gonbidatu nahi zaituzte, atzo Malin gertatutako atentatua, Parisekoak bezala, irmotasunez gaitzesten duela erakusteko eta, aldi berean, biktimen senideei eta adiskideei elkartasuna adierazteko. Indarkeria terrorista guztiz arbuiatzen du Eibarko Udalak, eta munduko edozein tokitan gertatzen diren ankerkeriak gaitzesten ditu. Kontzentrazioa 12:00etan izango da, Untzaga plazan.