Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak irmotasunez gaitzesten du Parisko atentatua

2017/04/21

Udalak irmotasunez gaitzesten du atzo, osteguna, Parisko erdigunean tiroketa bidez izandako atentatu terrorista, eta horren aurkako erabateko arbuioa agertzen du.

Eibarko Udalak dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkio hildako poliziaren familiari, eta zaurituak ahalik eta lasterren osatu daitezen espero du.

Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Parisko hiriari eta Frantziako biztanle guztiei, une latz hauetan.