Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak bat egiten du Memoriaren Egunarekin

2016/11/09

Bihar, azaroak 10, elkarretaratzea izango da Untzaga plazan, 12:00etan.

Bihar, azaroak 10, Memoriaren Eguna ospatzen da. Hori dela-eta, Eibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Untzaga plazan, 12:00etan, egingo den bost minutuko elkarretaratzera.

2010eko maiatzaren 24an, Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzaren izenean Barne Sailak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) erabaki zuten azaroaren 10eko eguna jartzea, terrorismoaren biktimarik egon ez den eguna, hain zuzen, biktima guztiak gogoratzeko eguna.