Eibarko parke, enparantza eta kaleetan zuhaitzetako adarrak mozteko lanak hasi ditu Udalak

2016/11/07
Lanok aurreko astean hasi ziren Untzaga plazan eta urte amaierara arte luzatuko dira. Udal brigadako langileek bateriazko erreminta elektrikoekin lanean dihardute, eta beste gai batzuren artean, beren eginkizunerako hobekuntza nabarmenak dakartzate.

Lanak toki ezberdinetan egingo dituzte. Aurreko astean Untzaga plazan hasi zituzten eta, jarraian, Urkizu parkeko bi plaza txikietan burutuko dituzte. Beranduago, Txonta eta Galizia Pasealekuan moztuko dituzte zuhaitzetako adarrak, eta, jarraian, Julian Etxeberrian, Amañan eta Legarren. Ondorengo tokiak Otaola etorbidea, Ipurua, Urki eta Miguel de Aginaga izango dira. Zuhaitzetako adarrak mozteko lanak Azitainen eta Barrenan bukatuko dituzte.