Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboko sekretuak Eibarko Cadena Ser irratian

2015/10/20

Gure dokumentuetan ondo gordetako sekretuak berreskuratzera zuzendua dagoen asteko atal berria da.

Eibarko Cadena Ser irratiak, Udal Artxiboarekin lankidetzan, asteko atal berri bat jarri du martxan, gure dokumentuetan ondo gordetako sekretuak berreskuratzera zuzendua. Udal Artxiboko sekretuak izango da atalaren izena; helburua iraganeko gertaerak herritarrei hurbiltzea da.

Benetako pasadizoak izango dira, eibartar anonimoei gertatutakoak, saioetan pertsona horiek berreskuratu nahi dira eta ahotsa jarri, antzeztutako narrazio motz hauen bidez.

Lehenengoan, Sol Grajera kazetariak1626ko gertaera bat kontatuko du: Catalina Bizcarraza Urkizuko errotariaren emaztearen gorpua agertu zen Ego ibaiaren urertzean.

cadenasereibar