Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar-Arrate autobus zerbitzuaren udako ordutegia

2016/07/21

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak ekainaren 20an hedatu egin zuen autobus zerbitzua eta uztailaren 31era arte luzatuko da.

Astelehenetik ostiralera lanegunetan, ondorengo zerbitzuak eskainiko dira:

  • Eibar – Arrate: irteera Urkizutik 15:00etan.
  • Arrate – Eibar: irteera Arratetik 15:30ean.

Lanegunetako astelehenetik ostiraleko zerbitzu hauek, udan zehar larunbat lanegunetan, igandeetan eta jaiegunetan ohi den bezala eskaintzen direnei gehitzen zaie.

Larunbat lanegunetan, irteera orduak honako hauek dira:

  • Eibar – Arrate: irteera Urkizutik 14:00etan.
  • Arrate – Eibar: irteera Arratetik 14:30ean.

Bestalde, igandeetan eta jaiegunetan ondorengo hauek dira irteera orduak:

  • Eibar – Arrate: irteerak Urkizutik 9:00, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan.
  • Arrate – Eibar: irteerak Arratetik 9:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30ean.

Eibar – Arrate lineako geralekuak ondorengo hauek dira: Urkizu, Azoka, San Juan, Izua, Usartza, Krabelin eta Arrate. Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta Twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.