Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Denok eibartar!", arrazakeria eta xenofobia ekiditeko sentsibilizazio kanpaina

2016/05/04

Kanpaina hiriko hainbat toki estrategikotan jarri diren material ezberdinen bidez zabaldu da.

Eibarko Udaleko Immigrazio Arloak, ANEMONA Studio-aren laguntzaz, Denok eibartar! kanpaina ipini du abian guztiok eibartarrak garela adierazteko helburuarekin, hau da, etorkinak ere bertakoak direla azpimarratzeko eta herrigintzan ere parte hartzen dutela onartzeko.

Giza eskubideen arabera, pertsonok migratzeko eskubidea daukagu eta bizimodu duin bat izateko eskubidea ere bai. Ekimenaren bitartez, Eibarren dagoen aniztasun kulturala jaso nahi da eta bizikidetza positibo bat bultzatu. Migrazioaren errealitatea era positiboan ikustea nahi da eta herritarrek ere giza eskubideen ikuspegia bereganatzea.

Kanpainaren inguruko bideoa ikusteko SAKATU HEMEN.