Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Debabarreneko IV. Aste Ekologikoa urriaren 3tik 10era bitartean ospatuko da

2015/09/30

Eibarko Udalak, Biolurrek eta Debemen elkarteak antolatutako ekimena da, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eta ENEEK-en laguntzarekin.

Debabarreneko IV. Aste Ekologikoa izango da aurten urriaren 3tik 10era bitartean, Eibarko Udalak, Biolur eta Debemen elkarteek antolatuta. Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren eta ENEEK-en laguntzarekin batera, egitarauari hasiera emateko 'Eibarko Nekazaritza Ekologikoaren IV. Azoka' ospatuko da urriaren 3an, larunbata, Eibarko Urkizu pasealekuan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Hogeitamar postu inguru jarriko dira, 20 ekoizleren presentziarekin, eta mota guztietako produktuak izango dira: freskoak, sasoikoak eta ekologikoak.

Hiru bisita gidatu

Bestalde, urriaren 6an, asteartea, 18:00etatik 21:00etara, Elgoibarko Txillarre baserrira bisita egingo da. Bertan, sukaldaritza tailerra eta dastaketa antolatu dira. Urriaren 8an, osteguna, 18:00etatik 21:00etara bitartean, Txindurri Iturri sagardotegira bisita egiteko aukera izango dute interesatuek. Eta, azkenik, urriaren 10ean, larunbata, 10:00etatik 13:00ak arte, Eibarko Sosola baserrira bisita egingo da eta umeentzako okintza tailerra.

Hiru irteerak doakoak izango dira, eta interesa duten pertsonek 943-761447 (Biolur) telefono zenbakira deituta izena eman dezakete.