Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Biriñao baserriaren eta Arrateren arteko landa bidearen asfaltatze lanak datorren astelehenean hasiko dira

2016/03/11

Lanok Yarritu S.A. enpresari esleitu zaizkio 81.174,16 €-tan (BEZa barne) eta, gehienez, 6 egunetan burutuko dira.

Aipatutako lanekin aurreko urtean hasitako asfaltatze lanen hobekuntza proiektua osatuko da. Bertan, Azitaingo eremuaren eta Biriñao baserriaren artean dagoen 600 metroko tartean lan egin zen.

Lanak Yarritu S.A. enpresari esleitu zitzaizkion aurreko astean, 81.174,16 €-tan (BEZa barne), eta gehienez, 6 egunetan gauzatu beharko dira. Lan horiek seinaleztatuko diren errepide mozketak izango dituzte.