Ankaran eta Berlinen gertatutako atentatuak gaitzesteko kontzentrazio isila antolatu du Udalak

2016/12/20
Abenduaren 21ean, asteazkenean, 12:00etan, Untzaga plazan.

Eibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu bihar asteazkena, abenduak 21, antolatu duen bost minutuko kontzentrazio isilera atzo astelehena Ankaran eta Berlinen izan diren atentatu odoltsuen aurrean, eta erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, Eibarko Udalak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Kontzentrazioa 12:00etan izango da, Untzaga plazan.